Eduki publikatzailea

Atzealdea Asti azpi pasabidea

Twitter

OSTIRAL HONETAN ZABALDUKO DA ASTIKO BIRIBILGUNEKO AZPI PASABIDEA

2026/10/21

Gipuzkoako Foru Aldundia Zarauzko saihesbide berria eraikitzeko egiten ari den obren esparruan, udaberrian Astiko biribilgunearen azpiko pasabidea itxi zen, bertan hobekuntzak egiteko. Orain, saihesbidearen obrak amaitzear direla, biribilgunearen azpiko pasabide berria prest dago eta berriro ireki daiteke.

Honela, Asti biribilguneko azpiko pasabidea ostiral arratsaldean irekiko da.

"Pasabide hau berriro irekitzea mugarri garrantzitsua da, jende askok erabiltzen baitu, entrenatzera edo paseatzera joateko. Apurka-apurka, Zarautzeko proiektu garrantzitsu honetan izandako aurrerapenak ikusten ari gara; izan ere, laster errealitate bihurtuko da, eta abantaila guztiak izango ditu, bai zirkulazioaren ikuspegitik, bai herritar askoren bizi-kalitatearen ikuspegitik", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV).


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010