Eduki publikatzailea
Atzealdea Asteazkena Appa Zarautz
ASTEAZKEN HONETAN HASIKO DA APPA ZARAUTZ


2023/02/27
Datorren asteazkenean, martxoak 1, hasiko da Appa Zarautz, galdera-erantzunen jokoa, aplikazio mugikor baten bidez. Hilaren 18ra arte, egunero, herriko gazteei zuzendutako galdera-erantzunak eskainiko ditu, historiarekin, herriaren egunerokotasunarekin, kulturarekin, euskararekin, ingurumenarekin edo kirolarekin lotutako gaiak jorratzeko.
Joko hau eguneroko galdera-sistema ezagunean oinarritzen da, Udalak horretarako sustatutako aplikazio mugikorraren bidez gauzatzen dena. Parte hartzaileen artean eguneko sari bat zozketatzeaz gain, martxoaren 24an Modelo Antzokian ospatuko den amaierako ekitaldian tokiko merkataritzan eta ostalaritzarako erosketa-bonuak, kontsumo-produktuak eta familian/taldean gozatzeko beste hainbat sari (nabigatzera irteteko bidaiak, surf ikastaroak, abentura parkeak) eskainiko dira. Joko honetako parte hartzea, eta egunero zozketatuko diren sariak, denentzat irekiak izango dira. Aldiz, martxoaren 24an Modelo Aretoan ospatuko den amaierako ekitaldia, egunero egingo diren 18 partidak osatu dituzten 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat zuzendua izango da.
Ekimen hau Zarautz 2030 Plan Estrategikoa hedatzeko ekintzen programan kokatzen da. Planak 17+1 Garapen Iraunkorreko Helburuak herrian hedatzeko eman beharreko urratsak zehazten ditu. Prozesuak urtebete baino gehixeago iraun du, eta Zarauzko eragileen partaidetza zabala izan da. Plan honek 5 ildo estrategiko, 22 programa eta 117 ekintza biltzen ditu, etorkizuneko Zarautzerantz gidatuko gaituztenak, udalerri osoaren parte-hartzea bermatuko duen lankidetza-eredu aurreratu batean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010