Eduki publikatzailea
MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT GUNEA, ZARAUZKO ASTE NAGUSIKO KONTZERTUETAN
2024/08/09
Azken urteetan Zarauzko Udala aurrerapausoak ematen ari da antolatzen diren ekitaldietan dibertsitate funtzionala, behar bereziak edo mugikortasun murriztua duten pertsonen integrazioan. Besteak beste, Zarauzko Aste Nagusian, Damako eremuan antolatzen diren kontzertuetan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gune bat prestatu du Udalak, azken urteetan.
“Azken urteetako esperientziak eta, batez ere, gune horretara bertaratu diren pertsonekin izandako elkarrizketak, oso aberasgarriak izan dira. Espazio horren kudeaketa hobetzeko pausoak ematen jarraitzen dugu eta, iazko iradokizunak kontuan hartuta, aurten, berrikuntza nagusia izango da gune horretara sartzeko akreditazioa beharrezkoa izango dela. Izan ere, egun bakoitzeko aforoa kontrolatzea garrantzitsua da, ahalik eta pertsona gehienek kontzertuez gozatzeko aukera izan dezaten”, azaldu du Leire Aranak (EAJ-PNV), Jaietako eta Ekitaldietako zinegotziak.
Hala, akreditazioa lortzeko beharrezkoa izango da aurrez Turismo bulegora (Kale Nagusia 30) bertaratzea eta mugikortasun murriztua egiaztatzeko txartela edo dokumentazioa erakustea. Akreditazioa egunekoa izango da eta, gehienez, pertsona bakoitzarekin laguntzaile bat joateko aukera emango da. Hala ere, eskaera bakoitza aztertuko da eta, eskaera kopuruaren eta aforoaren arabera, laguntzaile kopurua zabaltzeko aukera baloratuko da.
Turismo Bulegoko ordutegia, akreditazioak eskatzeko:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 20:00
- Larunbata: 10:00 - 14:00 / 16:00 – 20:00
- Igandea: 10:00 - 14:00
* Abuztuak 15 (osteguna): 10:00 - 14:00
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010