Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asfaltatze Plana - Gipuzkoa kalea

Twitter

ASFALTATZE LANEK GIPUZKOA KALEAN IZANGO DUTE JARRAIPENA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/02/20

2019 urteko Asfaltatze Planak Gipuzkoa kalean izango du jarraipena. Datozen egunetan, Mintegi paretik hasi eta Nafarroa kaleko elkargunera bitartean burutuko dira asfaltatze lanak.

Zehazki, gaur, osteguna, otsailak 20, 9:00etatik aurrera, Mintegi kaletik hasiko dira asfaltatzen Gipuzkoa kalea, Nafarroa kaleko norabidean. Ibilgailuen zirkulazioa debekatua egongo den arren, garajeetako jabeei sarrera-irteera baimenduko zaie.

Ostiralean, otsailak 21, aldiz, Gipuzkoa kalea Nafarroa kaleko elkargunetik hasiko dira asfaltatzen, Mintegi kaleko norabidean. Kasu honetan ere 9:00etan hasiko dira lanak eta ibilgailuen zirkulazioa debekatuko da.

Asfaltatze lanak datorren astelehenean, otsailak 24, amaituko dira, pintaketa lanekin.

Asfaltatze lanak direla eta, Gipuzkoa kaleko hiribusaren geltokia tokiz aldatuko da, Nafarroa kalea 45 zenbakiaren parera. Ikastolako ikasleen autobusak ere bertan egingo du geldiunea, eta, ikastolako ikasleak Moilarri kaletik barrena joango dira Ikastolara. geltoki hau egiteko, eremu bat egokituko da.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010