Eduki publikatzailea
Atzealdea

asfaltatze plana 2020

Twitter

2020 ASFALTATZE PLANA AMAITU DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/12

Zarauzko Udalak aurtengo Asfaltatze Plana amaitu du. Urtarrilaren hasieran hasi zen Untzain auzoan eta asfaltatze lanetan, 399.899,18 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin da. Campezo Obras y Servicios S.A. enpresak burutu ditu obrak.


Lanak Alkortiaga bidean hasi ziren eta Zarauzko auzo gehienetara heldu dira: Zelai Ondon, Mendilautan, Azken Portun, Iñurritzan, Erdigunean …


“Obrek sortu dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dugu, baina emaitzak guztion mesederako izan direla argi daukagu. Egindako lanarekin, oso gustora geratu dira herritarrak eta horrela adierazi digute. Egaña Kalea asfaltatzea geratzen da bakarrik (Salberdineko hitzarmen batzordeak lan batzuk burutu ostean asfaltatuko da, Untzainetik Salberdinera argindarra eramateko zangak bukatu ondoren)” azaldu du Iban San Martinek (EAJ-PNV), Obra eta Zerbitzu zinegotziak.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010