Eduki publikatzailea

Atzealdea Asfaltatze lanak hainbat puntutan

Twitter

ASFALTATZE LANAK EGINGO DIRA DATORREN ASTEAN ZARAUZKO HAINBAT PUNTUTAN

2023/10/06

Herriko kale eta bideen mantenu eta berritze lanekin jarraituz, datorren astean asfaltatze lanak egingo dira Zarauzko hainbat puntutan.

Asfaltatze lan hauek konponketa beharra daukaten hainbat puntutan egingo dira, bertako asfalto eta zebra-bideak konpondu eta oinezko, bizikleta zein ibilgailuentzat segurtasuna areagotuz.

Hauek dira datorren astean zehar gauzatuko diren asfaltatze lanak egingo diren guneak:

-    Indamendi kalea.
-    Zinkunegi kalea.
-    Nafarroa kalea, Euromar parean.
-    Frantzesbidea.

Lanak gauzatuko diren guneetako bizilagunak eskaratzetan abisua jasoko dute egingo diren lanen inguruko informazio zehatzarekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010