Eduki publikatzailea
Atzealdea

Artezaleak ikasturtea

Twitter

URRIAN EKINGO DIO ARTEZALEAK ELKARTEAK KURTSO BERRIARI IKASTARO UGARI ESKAINIZ

2022/09/15

Zarauzko Artezaleak elkarteak ikasturte berriari ekingo dio urrian eta jada ireki du eskaintzen dituen ikastaroetan izen emateko aukera. Urtero bezala, haurrentzako eta helduentzako ikastaro desberdinak eskaintzen ditu.

Matrikulazio epe hau ireki aurretik, lehengo urteko ikasle askok jada eman dute izena aurtengo ikastaroetarako. Beraz, baliteke ikastaro jakin batzuk azkar betetzea.

Hauek dira aurten, urritik maiatzera, eskainiko diren ikastaroak:

HAURRAK:

•    Buztina
•    Marrazketa esperimentala
•    Tuti fruti
•    Sormena eta pintura
•    Joskintza
 
HELDUAK:
 
•    Bolilloak
•    Laboreak
•    Joskintza
•    Pintura aurreratua
•    Pintura tailerra
•    Zeramika
•    Altzarien zaharberritze eta birziklatzea
 
Hauez gain, Artezaleak elkarteak bi ikastaro monografiko antolatu ditu lehen hiruhilabeterako. Alde batetik, Aran Santamariak “paperezko sorkuntzak” ikastaroa eskainiko du ostegunero eta, bestetik, Itziar Unzurrunzagak “estanpazio eta tindaketa botanikoak, paperezko loreak” ikastaroa emango du astearteetan.

Matrikulazioaren eta ikastaroen inguruko informazio gehiagorako jarri kontaktuan Artezaleak elkartearekin euren egoitzan (Zumalakarregi, 16), telefonoz (943 835 568) edo internet bidez (artezaleakzarautz@gmail.com / www.artezaleak.eus).


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010