Eduki publikatzailea
Atzealdea Arte Ederrak erakusketa Sanz Enea
GAUR IREKIKO DA ARTE EDERREN FAKULTATEKO TALDE ERAKUSKETA SANZ ENEAN


2023/06/02
Beste urte batez, Sanz Enea kultur etxeak Leioako Arte Ederren fakultateko ikasleek prestaturiko talde erakusketa jasoko du. Erakusketa honetan, fakultate honetan ikasketak gauzatzen ari diren ikasleek egindako pintura, eskultura, zeramika, argazkiak eta ikusentzuneko lanak ikusteko aukera izango da. Ismael Manterolak, fakultateko dekanoak, egin du erakusketa honetarako aukeraketa.
Talde erakusketa hau gaurtik aurrera egongo da ikusgai Sanz Enea kultur etxean, datorren uztailaren 2raino, egunero 18:00etatik 20:00etara. Ekainaren 26ean, San Pelaio egunean, kultur etxea itxita egongo da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010