Eduki publikatzailea

Atzealdea Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Twitter

ARRAZAKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUAN HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DITU ZARAUZKO UDALAK

2021/03/17

Datorren martxoaren 21an Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko eguna da ospatuko da mundu guztian, baita Zarautzen ere. Hori dela eta, Udalak bi ekitaldi eskainiko ditu egun honen inguruan.

Lehenik, Martxoaren 18an Parekidetasun Departamentuak martxoaren 8ko ekitaldien barruan kokaturiko “No es país para negras” antzezlana aurkeztuko da. Antzerki obra hau Modelo aretoan egongo da ikusgai, ostegunean 19:00etatik aurrera.

“No es país para negras” komedia dramatiko bat da, bizi garen gizarte arrazistaz gogoeta egitera behartzen gaituena. Lehen pertsonan idatzitako lan autoerreferentziala da, oharkabean pasatzen diren mikro arrazismoak eta arrazakeria sotila ikusgai jartzen dituena.

Bestalde, martxoaren 21ean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko egunean bertan, Erlo Telebistak Migrazioan aditu den Xabier Aierdiri egindako elkarrizketa emango du 22:00etan. Xabier Aierdi Soziologian doktorea da eta lan egin ugari egin ditu migrazioei buruz. Elkarrizketa honetan migrazioak ez ezik  gure gizarteko arrazismo eta xenofobia ere izango ditu hizketagai.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010