Eduki publikatzailea
Atzealdea Aritzbatalde ikastaroak 26-27
ARITZBATALDE KIROLDEGIKO 2026-2027 IKASTURTEKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK


2026/07/23
Aritzbatalde kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada. Izen-ematea haur eta helduen igeriketa ikastaroetarako zein helduentzako areto-jardueretarako egin ahal izango da.
Helduen igeriketa ikastaro batzuetan eta areto-jarduera guztietan plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Haur igeriketako ikastaroetan (eta hiruhileko helduen igeriketa ikastaro batzuetan), berriz, plazak zozketa bidez banatuko dira. Zozketan parte hartzeko epea uztailaren 16tik abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik.
Zozketan parte hartu ez duten pertsonek ere izena eman ahal izango dute abuztuaren 24tik aurrera, libre geratzen diren plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko baitira.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarraitu @kirolazarautz Instagram kontua, bisitatu Zarauzko Udalaren webgunea edo hurbildu Aritzbatalde kiroldegira
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
