Eduki publikatzailea
Atzealdea

Argitu tailerrak Komunitate elektrikoak

Twitter

KOMUNITATE ENERGETIKOAK ZER DIREN ETA NOLA FUNTZIONATZEN DUTEN EZAGUTZEKO TAILER PRAKTIKOA

2022/05/23

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, Komunitate Energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailerra antolatu du maiatzaren 31an, 18:30etan, Etxezabalako bilera gelan.

Gero eta gehiago dira Komunitate Energetikoak sortzearen aldeko apustua egiten ari diren Gipuzkoako udalerriak, baina herritarrik gabe ez dago Komunitaterik eta ezinbestekoa da hortaz herritarrek argi izatea zer diren komunitate energetikoak eta nola funtzionatzen duten. Tailer honen helburua gaiari buruzko informazio osatua eta zehatza azaltzea da, jada funtzionamenduan daude mota desberdinetako Komunitate Energetikoen berri emanaz, herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena ulertu dezaten.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 27a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik pertsona kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus.
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00).
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010