Eduki publikatzailea

Atzealdea Argien piztuera ekitaldia

Twitter

HORACIO CHACÍN GOZOGILE OSPETSUAK PIZTUKO DITU LARUNBAT HONETAN GABONETAKO ARGIAK

2022/12/01

Larunbat honetan, 18:00etan, Zarautzeko Gabonetako argiak piztuko dira Musika plazan egingo den ekitaldi xume baina atseginean batean (euria egiten badu Kale Nagusian, Merkatu plazaren parean). Argiztapenak kolorez eta distiraz beteko ditu Zarauzko kaleak Gabon jaietan.

Ekitaldi hau Udalak eta Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatu dute, eta, ohitura den bezala, gonbidatutako pertsona edo elkarte bat izango da, gure herriko Gabonetako argiak piztutzeaz arduratuko dena.

Aurten, Horacio Chacín gozogile ezaguna aukeratu dute zeregin horretarako. Venezuelar jatorriko zarauztar honek 22 urte baino gehiago daramatza zarauztarrak goxatzen, bere irribarreaz gain, bere pastel, bonboi, gozoki eta tartekin Aizpurua Gozotegiko lantegitik eta, ekitaldi xume honekin, Zarautzen izena ezagutarazteko egin duen lan pertsonala aitortu nahi zaio. Era berean, oro har, urte osoan zehar gozogile zarauztarren gremioaren lan ona nabarmendu nahi da, are gehiago Gabonetan, non, tradizioz, Zarautzen mazapanezko krokodiloak, turroi eta artisau-bonboi bikainak eta hain data seinalatuak amaitzeko erabili ohi diren errege-erroskoiak dastatu izan ditugun.

Schola Cantorum abesbatza zarauztarra arduratuko da ekitaldiari nota musikala jartzeaz, Gabonetako hainbat abestirekin. Hotz Zarautz elkarteak txokolate solidarioa eskainiko die larunbat arratsaldean Musika Plazara hurbiltzen direnei.

Aurtengo Gabonetako argiteriaren muntaiaz arduratu den enpresa Iluminaciones Ximenez izan da, eta apaingarri ikusgarri eta deigarriekin argiztatu ditu, besteak beste, euskal hiriburu gehienetako Gabonak, baita beste hiri garrantzitsu batzuetakoak ere, hala nola Vigokoak, Madrilgoak eta Bartzelonakoak.

Krisi energetikoa dela eta, eta kontsumo elektrikoa murrizteko asmoz, argiteria ekitaldia ohi baino astebete beranduago iritsiko da aurten Zarautzera. Helburu horrekin berarekin, egunero ordu erdi laburtuko da iraupena. Gabonetako argiztapena urtarrilaren 6ra arte mantenduko da, egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010