Eduki publikatzailea
Atzealdea Argien kanpaina 2026
MARTXAN DA BIZIKLETETAN ARGIEK DUTEN GARRANTZIAZ KONTZIENTZIATZEKO KANPAINA


2026/10/22
Urriaren 24tik 25erako gauean ordutegi-aldaketa izango dugu berriro, eta horrek eragin zuzena izango du gure kaleetako mugikortasunean. Puntako orduetan argi gutxiago egongo da, eta, beraz, kontu handiagoz ibili behar dugu. Horregatik, garrantzi handiagoa du segurtasun-elementuak erabiltzea bizikletaz mugitzean, batez ere argiak, nahitaez erabili behar baitira.
"Argiek ikusgarriago egiten gaituzte ibilgailu motordunen gidarien begietara, eta horrek, zalantzarik gabe, istripu baten aurrean damutu beharra saihestuko du; izan ere, gogoratu behar dugu istripua gertatuz gero elementurik ahulena bizikleta dela, eta gidariak duela gaizki irteteko arrisku handiena", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV).
Ohi bezala, urte sasoi honetan Udaltzaingoak segurtasun elementu hauen inguruko kontzientziazio-kanpaina indartzen du, arriskuei aurre hartzea eta beharrezko neurriak hartzea ahalbidetuz. Agenteek bizikleta-erabiltzaileak eta ibilgailu motordunak gehien elkartzen diren puntuak identifikatuta dituzte eta bereziki kontrolatuko dituzte. “Hasiera batean, argien erabileraren nahitaezkotasunari buruzko informazioa emango da, geroago araudia betetzen ez duten erabiltzaileak zigortzeko”, gehitu du Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) Hiri Segurtasun zinegotziak. “Era berean, segurtasun elementu hauen erabilera egokia ere sustatuko da, Udaltzaingoak jokaera egokiak ere sarituko baititu”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
