Eduki publikatzailea

Argazkizale Elkartearen erakusketa Santa Klaran

Twitter

ZARAUZKO ARGAZKIZALE ELKARTEAREN ESKUTIK ARGAZKI ERAKUSKETA SANTA KLARAN

2023/05/17

Ostiraletik aurrera ikusgai egongo da Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa berria Santa Klara komentuan. Komentuak jasoko duen lehen erakusketa izango da eta bertan, elkarteko kideek Santa Klara eraikin bertako espazio eta gela desberdinetan ateratako argazkien aukeraketaz gozatu ahal izango dute zarauztarrek.

Zarauzko Udala Santa Klara komentuaren eta inguruko lurren jabe denetik bisita gidatuak eskaini zituen zarauztarrek herriko ondarearen eta historiaren eraikin garrantzitsu hau ezagutu zezaten. Bisita hauetan 1.800 pertsona inguruk parte hartu zuten.

Bisitak eskaini ziren garai honetakoak dira, zehazki, Argazkizale Elkarteak prestatu duen argazki erakusketa honetan ikusi ahal izango diren lanak.

Ostiral honetan 18:00tan irekiko den erakusketa bisitatzeko sarrera Astazubi Plazatik prestatu du Zarauzko Udalak. Ekainaren 23a bitartean, egunero egongo da ikusgarri zabalik 18:00etatik 20:00etara.

Bisita gidatu berriak

Joan den urtean egindako bisita gidatuek izan zuten harrera ona kontuan izanda, Zarauzko Udalak bisita gidatu hauetaz gozatzeko bigarren aldi bat antolatuko du. Hauek, udaldian egingo dira, eta datan gerturatu ahala jakinaraziko dira bisiten hauen inguruko informazioa.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010