Eduki publikatzailea
Atzealdea Argazki Rallya
IGANDEAN OSPATUKO DA ERAZTUN BERDE URDINEKO ARGAZKI RALLYA


2022/11/14
Datorren azaroaren 13an, igandean, goizeko 9:30ean “Udazkena Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidea” argazki rallya egingo da. Ekimen honen baitan, partehartzaileak argazkiak atera beharko dituzte Vista Alegreko parkean, Zingira basoan, Santa Barbaran eta Mutxion.
“Eraztun Berde Urdinaren egitasmotik hainbat ekintza antolatu genituen udaberrian, Zarauzko altxor hau dinamizatzeko eta bertako biodibertsitatea herritarren artean ezagutarazteko”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Ikasturte berriarekin batera, udazkenari begira hainbat ekimen antolatzen gabiltza. Lehenengoa, asteburu honetarako antolatu dugun argazki rally hau, ‘Udazkena Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidean’ izenekoa eta gaztetxoentzat zein helduentzat zuzenduko da”.
Argazki rally honetako irabazleek saria izango dute. Gazteen kategorian, bilduma onenak 100 euroko saria izango du, eta argazki originalenak, aldiz, 50 eurokoa. Helduen kasuan, bilduma onenak 180 euroko saria jasoko du eta argazki originalenak, 80 euroko saria.
Izen ematea zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidean edo 943005159 zenbakian egin beharko da. Lehiaketa honen oinarriak oharrean atxikirik dauden dokumentuan kontsulta daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010