Eduki publikatzailea
Atzealdea

Arboladia

Twitter

MARTXAN DA ZARAUZKO ARBOLADIAREN PROIEKTUA

2023/01/13

Zarauzko Udalak Itulazabal auzoko lurretan, udal baratzeen parean, egiten ari den Arboladia egokitzeko lanak martxan dira dagoeneko. Naturari bideraturiko espazio honetan baso bat eratuko da, Zarautzen zehar aurkitu daitezkeen zuhaitz eta zuhaixka espezie desberdinez osatua.

“Espazio publiko honetan Zarauzko biztanleek naturaz gozatzeko gune bat sortu nahi dugu, zuhaitzez inguraturik egon eta naturarekin bat egiteko”, adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Lorezaintza zinegotziak. “Natura aldetik izango dituen onurez gain, proiektu honek beste hainbat helburu ere baditu, besteak beste, didaktikoa”.

“Kontua ez da bilduma botaniko handi bat egitea, baizik eta Zarauzko kaleetako berezko landare-elementu guztiak lokalizatuta eta aitortuta edukitzea, interesa duen pertsona orok identifika ditzan eta zuhaitz-kulturaren parte izan daitezen, haur eta gazteentzat interes bereziz bideratua”.

Espazio berde honetan 120 espezie desberdinetako landare, zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira, bakoitza bere etiketarekin, bertatik pasatzen diren herritarrei landare hauek identifikatzen laguntzeko eta hauen inguruko informazio gehiago emateko. Honek, herritarrek inguruko landarediarekiko daukaten erlazioa areagotzeko eta ingurumenarekiko dagoen sentsibilizazioa hobetzeko balio izango du. Honez gain, parkea oso baliagarria izango da herriko eta inguruko ikastetxeetako haurrek euren herrietako zuhaitzen inguruko ezagutza lantzeko.

Besteak beste honako espezietako zuhaitz eta zuhaixkak landatuko dira Zarauzko Arboladian: izeia, agina, pinua, zedroa, altzifrea, tamarindoa, haritza, artelatza, artea, gereziondoa, erramua, gurbitza...

Proiektua Local4 paisajismo enpresako Arantza Iriartek garatu du. Enpresa honek esperientzia handia du era honetako parke publiko eta lorezaintzako proiektuak gauzatzen eta, besteak beste, New York, Chicago, Italia eta Bordelen garatu dituzte euren proiektuak.

Arboladia garatzeko lehen fase honetan, parke hau zeharkatuko duen bidearen instalakuntza eta lurren prestaketa izango ditu helburu. Esan beharra dago, bideak irisgarritasun legeak eskatzen duen % 6ko maldaren irizpidea betetzen duela. Lehen fase honen kostua 137.000 eurokoa (BEZ barne) izango da.

Ondorengo faseetan, bidearekin amaitu bezain laster, parkea osatuko duten zuhaitzen landaketa eta bertan egokituko den urmaela ezartzeko lanak egingo dira. Itulazabal auzotik datorren urmael honek uretako fauna eta flora bilduko dituen ekosistema bat osatzeko balio izango du. Amaitzeko, parkean zehar naturarekin integraturik egongo diren altzairuak kokatuko dira, bertan naturaz gozatzera doazen herritarrek erabiltzeko.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010