Eduki publikatzailea

Atzealdea Aranzadi eta Orkoloaga

Twitter

ZARAUZKO UDALAK VISTA ALEGREKO ESPALOIEN ASFALTATZE LANAK HASI DITU

2022/05/02

Zarauzko Udalak martxan jarri ditu jada Vista Alegre auzoko asfaltatze lanak. Lan hauen bitartez auzo honetako Aranzadi eta Orkoloaga kaleetako zoladura kendu eta asfalto gorriarengatik aldatuko da.

“Aranzadi eta Orkoloaga kaleetako zoladura aldaketa honetan erabiliko den asfalto gorri honek gertatu daitezkeen labainketak ekiditen lagunduko du”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra Txiki eta Zerbitzuen zinegotziak. “Asfaltatze lan hauek, aurrerago, gune maldatsu honetan ezarriko diren barandekin osatuko ditugu”.

Lan hauek OVISA PAVIMENTOS Y OBRAS SL. enpresak egingo ditu eta 47.706,73 €-ko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Lanak jada hasi dira eta 10 eguneko epean amaitzea aurreikusten da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010