Eduki publikatzailea
Atzealdea Apartamentu turistikoen aparkalekuak
ZARAUZKO UDALAK APARTAMENTU TURISTIKOEI UTZITAKO APARKALEKUAK BERRESKURATZEA ADOSTU DU


2024/02/23
Zarauzko Udalak adostu du herriko apartamentu turistikoen erabilpenerako utzitako aparkalekuak berreskuratzea. Guztira, 16 aparkaleku dira berreskuratuko direnak, gehienak 1 gunearen baitan daudenak, eta, hemendik aurrera, egoiliarren erabilpenerako edota zamalanetarako, beharra izango balitz, izango dira hauek.
Aurrerantzean, herriko apartamentu turistikoek OTAren Ordenantzan aurreikusitako bestelako formulak erabili ahal izango dituzte euren etxebizitzetan ostatu hartzen duten bezeroei zerbitzu hori emateko.
Erabaki hau, garajerik ez duten egoiliarren aparkaleku beharrari erantzuna emateko azken urteetan Udala egiten ari den lanaren baitan kokatzen da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010