Eduki publikatzailea
Atzealdea Aparkalekuen emakida Iñurritza eta Gipuzkoa
UDALAK 134 APARKALEKUREN EMAKIDA JARRI DU MARTXAN IÑURRITZAN ETA GIPUZKOA KALEAN


2025/07/03
Udalak 134 udal-aparkalekuen erabilera baimenduko du emakida administratibo bitartez; horietatik 45 Eguneko Zentroko aparkalekuan daude (Gipuzkoa kalea, 48), eta gainerako 89ak Iñurritza plazako etxebizitza-sustapen berriko bigarren sotoan daude.
Aparkaleku ireki horiek, garaje-marrak, 50 urterako esleituko dira, administrazio-emakida bidez.
Plazak esleitzeko orduan, lehentasun-talde hauek ezarriko dira:
- Zarautzen erroldatuta dauden pertsonak, ibilgailu baten jabe izanik bizikidetza-unitatearen barruan jabetzako edo emakida administratiboko aparkalekurik ez dutenak
- Zarautzen erroldatutako pertsonak, bizikidetza-unitatearen barruan jabetzako edo emakida administratiboko aparkaleku-plaza bakarra eduki eta bi ibilgailu edo gehiagoren jabe badira,
- Zarautzen kokatutako jarduera komertzial, profesional edo industrial baten titularrak.
- Zarauzko udalerrian kokatutako etxebizitzen jabeak.
- Gainerako interesdunak.
Iñurritzako plazen kasuan, hiru plaza emango dira ofizialki aitortutako desgaitasuna duten pertsonentzat.
Aparkaleku bakoitzaren transmisio-prezioari dagokionez, Gipuzkoa kalekoen kasuan, prezioa 25.000 eurotik 32.000 eurora bitartekoa da, OEZ gabe. Iñurritzako aparkalekuko marren kasuan, guztiek 20.000 euroko prezioa izango dute (OEZ kontuan hartu gabe).
Interesdunek Udalaren webgunean (Kontratatzailearen profila -> Bestelako kontratu edota emakidak) edo Zarautz Lur Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea 14, behea) kontsultatu ahal izango dute deialdiari eta oinarriei buruzko informazioa.
Hilabeteko epea irekitzen da eskabideak aurkezteko, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen denetik hasita. Beraz, izena emateko azken eguna abuztuaren 4a izango da.
Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Zarauzko Udaleko erregistro elektronikoan edo, aurrez aurre, HAZ Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29).
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak egin ondoren, zozketa publiko bidez esleituko dira plazak. Zozketaren eguna, ordua eta tokiari buruzko informazioa aurrerago emango da.
Auzotarren eskaera
"Udal Gobernuak hartutako neurri hau iazko udan Zarauzko ekialdeko bizilagunei mugikortasunaren arloan dituzten ohitura eta beharrengatik kontsulta egin eta Zarauzko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean ezartzen diren ildo estrategikoak jarraitu ondoren etorri da. Kontsulta honetan jasotako erantzunek agerian uzten zuten inguru horretako bizilagunek aparkalekuak eskuratu ahal izatea eskatzen zutela", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. "Horregatik, lehentasuna eman diogu aparkaleku horiek emateko deialdiari, zarauztarren eskaerari eta beharrei erantzuteko, bisitarientzako txandakako aparkaleku bihurtu beharrean".
Duela 10 urte era berean jokatu zen. Zarauzko erdiguneko aparkaleku-beharrei buruz galdetu zitzaien herritarrei, eta Hondartzako aparkaleku publikoko aparkalekuak besterendu ziren, tokiko eskariari erantzuteko.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010