Eduki publikatzailea

Mugikortasun segurua

Mugikortasun segurua

Informazioa

1996 urtean hasitako bideari jarraituz bide heziketa edo mugikortasun seguruko ekintzak landu dira Zarauzko udaltzaingotik bultzatuak. Hezkuntza arloko ekintzen adin tartea eta ikasle zabalduz joan da, beste arloak batzuk jorratuz. Prebentzio agente aktibo moduan beste hainbat eragilerekin lankidetzan.

Pertsonen jarrera aldaketa bat bultzatuz une bakoitzean dagozkion gaitasunak landuz, modu automoan duten erantzukizunei aurre egin eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat lortuz. 

Mugitzeko garain ematen diren istripuak murrizteko, batez ere ondorio larriak dituztenak. Europa mailako edo erkidego mailako plan estrategikotan jasotako emaitzak lortu arte, pertsona eta kolektiboa ahulenak lehentsiz.

2017-18 ikasurteko datuak.

3352 pertsonek parte hartu dute, mugikortasun seguruko saioetan. Bertan zati nagusia hezkuntzan 6 eta 18 urte arteko ikasleak dira. Nabarmentzekoak dira, osasun komunitarioko prebentzio gisa eginiko ekintzak; bai osakidetzako emaginekin lankidetzan egindako saioak, baita osasun sailarekin "udalerri lagunkoia" programaren barruan, eginiko erorketen prebentziorako tailerrak. (107 pertsonak parte hartuz saio hauetan).

 

Zerbikat lotura:

Udalak antolatutako hezkuntza programak Zarauzko ikastetxe-ek aurrera eramatea (katalogo bateratu bat dago)
 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010