Eduki publikatzailea
Atzealdea Aparkalekuak eskaintza
HIRIKO HAINBAT APARKALEKUTAN ESKURAGARRI DAUDEN GARAJE-PLAZEN ESKAINTZA BERRABIARAZI DU UDALAK


2026/03/24
Zarauzko Udalak hainbat aparkaleku ditu herriko hainbat gunetan, eta horietako bat eskuratu nahi duten zarauztarren eskura jartzen ditu.
Joan den urtearen amaieran, Gipuzkoa kaleko 48. zenbakian eta Iñurritza plazako etxebizitza-sustapen berriko bigarren sotoan dauden 134 garaje-plaza 50 urterako administrazio-emakida bidez eskuratzeko deialdia egin zen.
Prozesu horren baitan, eskainitako aparkaleku-plaza asko esleitu ziren, baina oraindik hainbat daude eskuragarri. Hori dela eta, herritarren eskura jartzen dira berriro, Gurmendin dauden plazak gehituz. Azken horien kasuan, emakidak 2070ean amaitzen dira.
79 plaza jarriko dira zarauztarren eskura honako aparkaleku hauetan:
• 54 plaza Iñurritza plazan.
• 17 plaza Gipuzkoa kalean (Eguneko zentroa).
• 8 plaza Gurmendi plazan.
Aparkaleku hauetakoren bat eskuratu nahi dutenek Zarautz-Lurren (Salegi kalea, 14) bulegora jo dezakete prozesu honi buruzko informazio guztia jasotzeko. Plaza hauek 18.500 eurotik hasita lor daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
