Eduki publikatzailea

Atzealdea Animalien ordenantza bigarren bilera balorazioa

Twitter

ZARAUZKO ANIMALIEN ONGIZATEKO ETA BIZIKIDETZAKO ORDENANTZA BERRIAREN LEHEN ESKEMA AURKEZTU DA, PARTE-HARTZE HANDIKO BIGARREN BILERAN

2026/09/21

Zarauzko Udalak arrakastaz burutu du herriko animalien ongizaterako eta bizikidetzarako ordenantza berriari forma emateko bigarren lan-bilera irekia, Etxezabalako bilera aretoan. Saioak jende askotarikoa bildu du —herritarrak, elkarteetako ordezkariak, alderdi politikoak eta katu-kolonietako zaintzaileak—, eta aurreko fasean jasotako ekarpenak oinarri hartuta osatutako araudiaren lehen eskema aurkeztu zen bertan.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Animalien Ongizateko zinegotziak oso modu positiboan baloratu du bileraren garapena eta herritarren inplikazioa: "Oso pozgarria da hainbat ikuspegitatik etorritako zarauztarrak elkarrekin lanean ikustea. Lehen eskema hau abiapuntu sendoa da, baina oraindik gauza ugari daude zehazteko eta erabakitzeko. Gure helburua da Zarautz guztia ordezkatuta sentituko den araudi errealista eta adostua lortzea, eta bide horretan herritarren ahotsa entzuten jarraituko dugu".

Bileran zehar iritzi, proposamen eta kezka ugari azaleratu dira giro eraikitzailean. Orain arteko parte-hartze prozesuak izandako arrakastari esker, Udalak herriko ikuspuntu eta errealitate anitzak jasotzen dituen material baliotsua bildu du, eta hemendik gutxira ordenantza berriaren lehen zirriborro osoa osatuko du.

Udalak gogorarazi du behin betiko ordenantza idatzi arte herritarrek eta eragileek prozesuan parte hartzen jarrai dezaketela, eta, horrez gain, beti egongo dela irekita animalien ongizatearen inguruko bestelako iritziak, kezkak edo proposamen berriak jasotzeko aukera, animaliak@zarautz.eus helbidera idatzita.
Jasotako ekarpen guztiak aztertu ondoren, Udalak zirriborroa osatuko du, behin betiko onespen-izapideak abiatu aurretik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010