Eduki publikatzailea

Atzealdea Ane Ajuria erakusketa

Twitter

ANE AJURIA ZARAUZTARRAREN ARGAZKI ERAKUSKETA IKUSGAI EMAKUMEEN* ETXEAN AZAROAREN 10ERA ARTE

2022/10/20

Gaurtik aurrera, Zarauzko Emakumeen* Etxean ikusgai izango da Ane Ajuria zarauztarraren argazki erakusketa. Erakusketa honetan, batez ere koloreak nabarmentzen dituzten paisaiak aurkituko dira. Ajuriak, gure lurretako egunsentiei eta hondartzei egin dizkie argazkiak, kolore distiratsuei arreta berezia jarriz. Paisaia horiek sorrarazten dioten energia transmititzea du helburu.

“Emakumeen* Etxeko ateak zabalik daude Zarauzko emakume guztientzat”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Espazio honen helburuetako bat udalerriko emakume artista eta sortzaileei ikusgarritasuna ematea da”.

Erakusketa Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3) egongo da ikusgai datorren azaroaren 10era arte ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 20:30etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010