Eduki publikatzailea

Amalur parkea zabalik

Twitter

AMALUR PARKEKO BIGARREN FASEA IREKI DA

2024/06/07

Arratsalde honetan irekiko da Amalur parkearen bigarren fasea. Zehazki, bigarren fase hau trenbidetik Santa Klararaino eta Amalur parkea eta Gaztainpe batzen dituen azpi pasabideraino zabaltzen da. Era honetan, jada gozatu daiteke Santa Klarako elizaren ondoko bideez eta Paxo eta Salberdineko urbanizazioa batzen dituen bidegorri zati berriaz.

Amalur parkea, Zarautzen erdigunean kokaturiko 25.000 metro karratuko espazio libre berdea, azken bost urteetan egindako hiru inbertsio estrategikoren emaitza da”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Alde batetik, Salberdin industrialdearen hiri-birmoldaketa, haren hirigintza-planak ahalbidetu baitu gaur egun goza dezakegun parkearen zatirik handiena lortzea. Horri gehitu behar zaio Santa Klarako komentua eta lursailak moja klaratarrei erosi izana 2021ean, 12.000 metro inguru gehitzen dituena eraikuntzen eta lorategien artean. Eta, azkenik, ETSrekin egindako hitzarmenaren ondorioz, trenbide azpiko pasabidearen urbanizazioa osatu dugu, Amalur parkea Gaztainpeko hiri-eremuarekin lotzeko”.

Alkateak adierazi duen moduan, “Lanean ari gara Amalur parkea eta Gaztainpe Villa Munda parkearekin lotzeko, oinezkoentzat modu atseginagoan, eta bidegorri-sareak iparraldetik hegoaldera Zarauzko erdigunea gurutzatzeko. Berdeguneek onura ugari dakarzkie gozatzen dutenen osasunari eta bizi-kalitateari, eta Amalur parkeak dena du Zarauzko birika berde bihurtzeko”.

Zentzu honetan, udazkenean, Udalak zarauztarrei prozesu partehartzaile ireki bat abian jarriko die Amalur parkearen izaera eta erabilerak zehazteko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010