Eduki publikatzailea
Atzealdea Amalur Landu azken saioa
ASTEARTEAN OSPATUKO DU AMALUR LANDU PROZESUAK BERE AZKEN SAIOA


2025/03/20
Hiru hilabete igaro dira Amalur Landu parte-hartze prozesuari hasiera eman zitzaionetik. Ordutik, hainbat saio ireki, bilera eta talde dinamika gauzatu dira, zarauztarrok Amalur parkean lehenesten ditugun erabilera-programak eta horiei lotutako azpiegitura beharrak identifikatzeko.
Orain, hilabeteetako lan partekatuaren ondoren, atzera begiratu eta elkarrekin uztartu duguna ospatzeko unea iritsi da. Horregatik, Amalur Landu prozesuaren emaitzak partekatzeko eta proiektua eraikitzen lagundu duten guztien ekarpena aitortzeko saioa ospatuko da datorren asteartean, martxoaren 25ean, 18:30etik 19:30era, Santa Klara komentuan.
Bertan, prozesuaren ondorioak aurkeztu eta parkearentzat proposatutako erabilera eta ekipamenduak azalduko dira.
“Eskerrak eman nahi dizkiet parte-hartze prozesuaren fase desberdinetan parte hartu duten zarauztarrei, gure herriaren etorkizuna modu partekatuan lantzeko euren denbora eta gogoak jartzeagatik”, adierazi du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Partaidetza zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010