Eduki publikatzailea

Atzealdea alokairua salbuetsi babes ofizialeko etxebizitzetan

Twitter

ZARAUZKO UDALAK ALOKAIRUA SALBUETSIKO DIE UDAL BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZETAN EGOERA ZAURGARRIAN BIZI DIREN PERTSONEI

2020/04/22

Etxebizitzaren arloan ere, Zarauzko Udalak urratsak ematen jarraitzen du COVID 19-a sortzen ari den krisi ekonomiko-sozialari aurre egiteko. "Covid-19 pandemiaren krisiak sortutako fronteak kudeatzen jarraitzen dugu, eta, horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak mahai gainean jartzen ari gara", adierazi du Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV).

Hala, Udalak alokairua eta komunitate-gastuen ordainketa aparteko eta aldi baterako salbuestea arautuko du, Zarauzko Udalaren titulartasuneko alokairu babestuko etxebizitzen parke publikoan egoera ekonomiko zaurgarrian dauden bizilagunei. Etxebizitza horiek Aritzbatalde auzoan daude, eta Udala dagoeneko harremanetan jarri da kaltetutako erabiltzaileekin, erabakiaren berri emateko. Era berean, alkateak aurreratu du laster erantzun ahal izango zaiela etxebizitzaren merkatu pribatuko ahultasun ekonomikoko egoerei, Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta.

"Bistakoa denez, orain inoiz baino gehiago, erakundeen arteko lankidetza behar-beharrezkoa da, eta, beraz, 2020ko martxoaren 31ko Aginduan xedatutakoaren arabera arautuko da udal-babes ofizialeko etxebizitzen alokairuak salbuestea. Agindu hori Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko apirilaren 2an", zehaztu du Txurrukak.

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010