Eduki publikatzailea

Atzealdea Alkatea Diputatuen Kongresuan

Twitter

XABIER TXURRUKA ZARAUZKO ALKATEA GONBIDATU GISA AGERTU DA DIPUTATUEN KONGRESUAN ETXEBIZITZARI BURUZ HITZ EGITEKO

2026/06/30

Gaur eguerdian, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuko Etxebizitza eta Hiri Agendaren Batzordean, Lurralde eta Hirigintza Antolamenduaren Segurtasun Juridikorako, Hiri Garapenaren Sustapenerako eta Etxebizitzarako Neurri Administratibo eta Prozesalen Lege Proposamenari inguruan hitz egiteko.

Bere agerraldian, Zarautzen etxebizitza eskuratzeko erronkari  aurre egiteko azken urteotan egindako lanaren eta horretarako bete diren prozesu administratiboen berri eman du alkateak.

"Etxebizitza eskuratzea egiturazko arazo bihurtu da azken urteotan gure gizartean", adierazi du Txurrukak agerraldian. "Erronka horrek gizarte-kohesioari eragin diezaioke, eta, beraz, Zarauzko Udalean baliabide eta ahalegin guztiak etxebizitza babestuen parke zabal bat sustatzera bideratzen ditugu, bere aukera guztietan, herritarren beharrei erantzuteko".

Txurrukak gaineratu duenez, "jakin badakigu ez dugula etxebizitzaren arazoa konpontzea lortu, baina etxebizitza babestuaren sustapenaren bidez Zarauzko 1.000 familia baino gehiagoren etxebizitza-beharrei irtenbidea ematea ahalbidetuko dugu".

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010