Eduki publikatzailea
UDAKO HAINBAT EKITALDIETAN, ALDAKETAK
2020/07/21
Zarauzko Udalak udako hainbat ekitaldiren datak aldatzea erabaki du. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziaren esanetan: “Ekitaldien inguruetan jende pilaketak saihestea da gure helburua. Ekitaldi batzuen datak eta kokapenak aldatu ditugu eta batzuk, momentuz, bertan behera geratu dira segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko”.
Hauek dira aldaketak:
- Asteartea 21 eta osteguna 23an jokatuko diren Emakumezkoen Pala partidak (finala barne) Zinema Pilotalekuan izango dira, 18:30etan, publikorik gabe.
- Herri-kirolak: uztailaren 22 eta 29ko saioak bertan behera geratu dira.
- Bi familia ikuskizun (“Kontu Kantari 2” eta “Amarrua”) uztailak 23 eta 30ean ospatu behar zirenak, momentuz bertan behera.
- “Afrika Bibang & Nomadak Banda” taldearen kontzertua uztailaren 25ean ospatuko da, Aritzabatade kiroldegian, 20:00etan.
- “Los Tenampas” mariatxien emanaldia, uztailaren 26ean, Aritzabatalde Kiroldegian ospatuko da, 20:00etan.
- Gontzal Mendibilen emanaldia, uztailaren 31ean, Aritzbatalde kiroldegian egingo da, 20:00etan.
“Gogorarazten dizuegu, Aritzbatalde kiroldegian ospatuko diren ekitaldien sarrerak eskuragarri izango dituzuela 18:00etatik 19:45 bitartean Modelo Aretoko txarteldegian” amaitu du Urbietak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010