Eduki publikatzailea
Atzealdea Aldaketak Lapurdi kalean
ZARAUZKO TREN GELTOKIETAKO OBRAK DIRELA ETA, ALDAKETAK IZANGO DIRA LAPURDI KALEAN


2021/09/10
Martxan jarri berri diren Zarauzko tren geltoki berriko eta San Pelaio geralekuko berrikuntza lanak direla eta, Lapurdi kaletik igarotzen diren bizikleten zirkulazioak aldaketak jasango ditu.
Gaur egungo Lapurdi kaleko bidegorria, tren geltokitik hasi eta Maria Etxetxiki kalera bitartean, moztu egingo da bere osotasunean. Hori dela eta, erdigunetik Inurritza auzorantz doazen bizikleta erabiltzaileei, galtzada erabiltzea gomendatze zaie.
Bestalde, Inurritza auzotik erdigunerako norabidean datozen oinezko eta bizikleten erabiltzaileei, Lapurdi kaleko espaloi zabalena, hegoaldekoa (trenbide aldekoa) erabiltzea gomendatzen zaie. Herriko beste hainbat espaloi bezala, oinezko eta bizikletentzako gune partekatu izendatu da, betiere, oinezkoen segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Trenbide eta geltokietan egin beharreko lan hauek astelehenean hasiko dira eta prozesu guztian zehar Lapurdi kaleko bidegorriak itxita jarraituko du.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010