Eduki publikatzailea

Atzealdea Aita Orcolaga liburuxka

Twitter

“AITA ORCOLAGA, ZARAUZKO BIKARIOA” LIBURUXKA ARGITARATU DU UDALAK

2025/11/03

Zarauzko Sanz Enea Liburutegiak, Kultura Departamenduarekin batera “Aita Orcolaga, Zarauzko bikarioa” liburuxka argitaratu berri du.

Liburuxka hau idazteko ardura, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko partaide den eta Deustoko Unibertsitateko irakasle izan den Asunción Urzainki Mikeleizena izan da. Urzainkik, Zarauzko bikario bezala ezaguna izan zen Juan Miguel Orcolagak Zarauzko herriarekin izan zuen lotura azaltzearekin batera, itsasoko jendea Kantauri itsasoan hain ezagunak diren enbatengatik babesteko egin zituen ahaleginen nondik norakoak kontatzen dizkigu liburuxka honetan.

Liburuxka eskuragarri dago jada Sanz Enea Liburutegian. Nahiago duenak, Zarauzko Udaleko Web orrian PDF bezala deskargatzeko aukera ere izango du honako helbide elektronikoan https://www.zarautz.eus/eu/-/tokiko-bilduma.


​​​​​​​

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010