Eduki publikatzailea

Atzealdea Beste programa batzuk

Beste programa batzuk

Informazioa

 

Mintzalaguna

Euskara erabiltzeko Mintzalaguna programa eskaintzen dugu. Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen du egitasmo interesgarri hau eta hala nahi duten herritarrek, astero, talde txikian euskara erabiltzeko aukera dute, bidelagun bat eta bi edo hiru bidelarirekin. Klikatu hemen egitasmo honen berri izan nahi baldin baduzu.

 

AISA-Harrera ikastaroa

Gizarte Zerbitzuetako departamentuko Immigrazioko teknikariarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa dugu hau. 60 ordukoa izaten da, hiru egunetan (astelehen, astearte eta ostegun), astean sei orduz. Zarautza etorri berri diren herritarrak euskara ikasten hasteko eta Udalaren hainbat zerbitzuren berri jasotzeko izaten da ikastaroa.

 

Herriko ikastetxeetako DBHko ikasleen euskara indartzeko egitasmoa

Euskara departamentuarekin eta herriko ikastetxeekin batera antolatzen dugun egitasmoa dugu hau. Euskal Herrira etorri berri diren ikasleak astean bitan etortzen dira, ordubeteko saioetan. Arratsaldez izaten dira saioak. Lehenengoa akademikoagoa izaten da, eta bigarrena ludikoagoa, euskara ikasteaz gain, erabiltzea baita gure asmoa, euskara euren bizitzen parte izatea.

 

Ostalarientzako ikastaroa

Ikastaro hau euskararik ez dakiten ostalarientzat da, lehen harremana euskaraz izateko eta bezeroen ohiko eskaerei aurre egiteko trebetasunak lantzeko. Ikastaro honek oinarrizko komunikazioa euskaraz bideratzeko bitartekoak eskaintzea du helburu: hasierako agurrak egin, eskaintzaren berri eman, bezeroen eskaerak jaso eta labur erantzuteko gai izango da ikastaroa jasotzen duena. Klaseetan, ostalaritzan gertatzen diren egoerak irudikatuko dira eta horietan behar den euskara landuko da.

 

Zaintzaileentzako ikastaroa

Zarautzen jende asko aritzen da zaintza lanetan. Lan arlo horretan jarduten duten asko azken urteotan kanpotik iritsitakoak dira, eta ez dute euskaraz ulertzen. Ekimen hau pertsona horiek euskarara hurbiltzeko da, eta oinarrizko komunikazioa euskaraz bideratzeko bitartekoak eskaintzea du helburu. Klaseetan, zaintza lanetan gertatzen diren egoerak irudikatuko dira eta horietan behar den euskara landuko da.

 

Jubilatuentzako ikastaroa

Aurrez aurreko eskolak izango dira, astean bi egunetan, bi ordukoak. Mailaren araberako taldeak egiten dira, eta haien nahi eta beharrak izaten dira abiapuntu.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010