Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiri-antolamendua plan orokorra

Hiri-antolamendua plan orokorra

Informazio orokorra

PLAN OROKORRA ETA BERE ALDAKETAK:

2008ko plan orokorra

 

1. ALDAKETA. 2009ko azaroaren 25ekoa. Akatsen zuzenketa. Planoen eskalak egokitzea

Zarauzko hiri antolamenduaren plan orokorreko akatsen zuzenketa. planoen eskalak egokitzea. 2009ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen: onartzea hiri antolamenduaren plan orokorreko akatsen zuzenketa, hain zuzen ere, planoen eskalak egokitzea. Akats zuzenketaren dokumentua Hirigintza, Plangintza eta Ingurumeneko Udal Zerbitzuak idatzitakoa da (2009ko azaroko dokumentua). Akordioaren testu osoa 2009ko abenduaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (239 zenbakia) argitara eman da.

 

2. ALDAKETA. 2010eko ekainaren 30ekoa.17-1 areari (OD Zubiaurre Zahar) dagokiona bizitegi erabilerako 17-3 area berria –AMILLUBI- sortzeko

Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketa, 17-1 areari (OD Zubiaurre Zahar) dagokiona bizitegi erabilerako 17-3 area berria –AMILLUBI- sortzeko 2010eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen: behin betiko onartzeaZarauzko hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketa, hain zuzen ere, 17-1 areari (od zubiaurre zahar) dagokiona. Aldaketa Udalak sustatu du, eta bizitegi erabilerako area berria (17-3 area –od amillubi–) sortu eta bertan erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzea du xede. Onartutako dokumentua Edorta Elizondo arkitektoak zuzendutako lantaldeak idatzitakoa da (2009ko abenduaren 29an ikus-onetsia). Akordioaren testu osoa, ordenantzak eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2010eko uztailaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (141 zenbakia) argitara eman dira.

 

3. ALDAKETA. 2016ko uztailaren 28koa. 2-2 areako –OR ALDAPETA– antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagozkie aldaketak

2016ko uztailaren 28an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari, 2-2 areako –OR ALDAPETA– antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagokienari. Onartu den dokumentua 2016ko maiatzaren 9koa da, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzitakoa. Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko abuztuaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (162 zenbakia) argitara eman dira.

 

4. ALDAKETA. 2016ko irailaren 29koa. Ordenantza orokorreko hainbat artikuluri dagozkie aldaketak

2016ko irailaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari. Ordenantza orokorreko hainbat artikuluri dagozkie aldaketak. Onartu den dokumentua 2016ko irailekoa da, eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzi du. Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko urriaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (200 zenbakia) argitara eman dira.

 

5. ALDAKETA. 2016ko abanduaren 29koa. Talaimendi eremuko 19-2 areako —OD Santaiturrieta— antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagozkie aldaketak

2016ko abenduaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari, Talaimendi eremuko 19-2 areako —OD Santaiturrieta— antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagokienari. Onartu den dokumentua 2016ko irailaren 30ekoa da, eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzi du. 

 

6. ALDAKETA. 13.2 —OR Iñurritza— areari dagokiona. Hasierako onespena.

Zarauzko Udalbatzarrak, 2019ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari (13.2 —OR Iñurritza— areari dagokiona). Espedientea ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren mende dago. Jendaurrean egongo da 45 egunetako epean, iragarki honen azken publikazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo prentsan egiten denetik kontatuta, interesa duen orok bidezko deritzon alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Espedientea Udaletxeko Herritarraren Arreta Zerbitzuan (HAZ) kontsultatu ahalko da. Halaber, udalaren web orrian egongo da ikusgai (www.zarautz.eus).

 

INDARREAN DAUDEN HIRIGINTZA ARAUAK:

Testu bateratua

 

INDARREAN DAUDEN PLANOAK:

2009ko azaroaren 25ean onartu zen akatsen zuzenketaren eta 2010eko ekainaren 30ean bertsioaren arabera landuak.
 

A) Informazio planoak

  • A-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) INDARREAN ZEGOEN PLANGINTZAKO LURZORUAREN SAILKAPENA
  • A-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) INDARREAN ZEGOEN PLANGINTZAKO KALIFIKAZIO OROKORRA
  • A-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN EKIPAMENDUAK
  • A-4-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. UR HORNIDURA SAREA
  • A-4-2 PLANOA. (Escala 1/10.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. ENERGIA ELEKTRIKOAREN SAREA
  • A-4-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. TELEKOMUNIKAZIO SAREA
  • A-4-4 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. GAS BANAKETA SAREA
  • A-4-5 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. SANEAMENDU SAREA
  • A-5 PLANOA. (1/20.000 Eskala) UROLA KOSTAKO LZP. LURRALDE ANTOLAMENDURAKO IRIZPIDEAK
  • A-6 PLANOA. (1/10.000 Eskala) BALDINTZA BEREZIAK DITUZTEN LURZORUEN INBENTARIOA
     

B) Antolamendu orokorra

  • B-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) HIRIGINTZA ANTOLAMENDURAKO ELEMENTU ERABAKIGARRIAK
  • B-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) LURZORUAREN SAILKAPENA
  • B-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAREN KALIFIKAZIO OROKORRA
  • B-4 PLANOA. (1/10.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-4-1 PLANOA. IPARRALDEA (1/5.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-4-2 PLANOA. HEGOALDEA (1/5.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-5-1 PLANOA. (E 1/5.000 Eskala) SISTEMA OROKORREN ZUZKIDURA SAREA (HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAN)
  • B-5-2 PLANOA. (1/5.000 Eskala) KOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK (IBILGAILUENTZAKO BIDE SAREA)
  • B-5-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) KOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK (BIDEGORRIAK ETA OINEZKO IBILBIDEEN SAREA)
  • B-6 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAREN HIRIGINTZA ANTOLAMENDUAREN EREMUAK
  • B-7 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRIGINTZA KUDEAKETA
  • B-8-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) ONDAREAREN KATALOGOA. ONDARE ARKEOLOGIKOA
  • B-8-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) ONDAREAREN KATALOGOA. ONDARE HISTORIKO ETA ARKITEKTONIKOA
  • B-9-1 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. UR HORNIDURA SAREA
  • B-9-2 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. ENERGIA ELEKTRIKOAREN SAREA
  • B-9-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. TELEKOMUNIKAZIO SAREA
  • B-9-4 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. GAS BANAKETA SAREA
  • B-9-5 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. SANEAMENDU SAREA
     

C) Eremuen antolamendua

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010