Eduki publikatzailea
Atzealdea Afaltatze lanak aste honetan
ASTE HONETAN HERRIAN ZEHAR HAINBAT ASFALTATZE LAN EGINGO DITU ZARAUZKO UDALAK


2025/10/27
Aste honetan zehar, Zarauzko Udalak hainbat asfaltatze lan egingo ditu herriko hainbat gunetan. Lan hauen baitan, Zumalakarregi kalean, Justo kalean, Barandiaran kalean, Gaztainpen, Iturribide plazan, Argoin bidean eta Indamendi kalean eskuhartzeak egingo dira errepideak eta bidegorriak konpontzeko.
Ostiralean jakinarazi zen moduan, Gaztainpen gauzatzen ari diren lanek eragina izango dute trafikoan eta gaurtik asteazkenera trafiko desbideraketak izango dira gune horretan.
Trafikoan eragina izango duen beste asfaltatze lanetako bat Vista Alegren, Barandiaran kalean zehazki, egingo den asfaltatzea izango da. Eskuhartze honen baitan, Barandiaran kaleko 3. zenbakiaren parean asfaltatzen jardungo da Udala ostegun goizean. Horretarako errepidearen zati hori moztu beharko da eta aldaketak izango dira auzoko zirkulazioan. Goizeko 9:30etik 15:00etara, auzoko jaitsierako trafikoa Aranzadi plazatik bideratuko da.
Lan hauek irauten duten bitartean, Zarauzko Hiribusak Barandiaran eta Urkidi kalea batzen dituen biribilguneraino bakarrik igoko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
