Eduki publikatzailea
Atzealdea Administrazio digitala saioa
TRAMITEAK ONLINE MODU ERRAZEAN EGITEN IKASTEKO TAILERRA ANTOLATU DA EMAKUMEEN ETXEAN


2026/03/23
Emakumeen* Etxeak "Administrazioa zugandik gertu" tailerra eskainiko du datorren asteazkenean, 16:00etan, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak antolatutako ekimena, herritarrei ingurune digitalean hobeto moldatzen laguntzeko.
"Hitzordu honen helburua Administrazioarekin kudeaketak azkar, erraz eta arazorik gabe egiten ikastea da. Izan ere, askotan, tresna digital horiek ez aprobetxatzearen arrazoia hauek nola erabili ez jakitea da", adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).
15 pertsonentzako tokia izango duen saio honetan modu praktikoan azalduko da zer den Administrazio Digitala, nola identifikatu elektronikoki, nola erabili ziurtagiri digitala eta zer zerbitzu dauden eskuragarri. Gainera, bertaratzen diren pertsonek benetako praktikak egin ahal izango dituzte konfiantza irabazteko.
Gobernuaren Ordezkariordetzako informatikariek zuzenduko dute tailerra, ikuspuntu hurbil, praktiko batekin eta maila guztietarako pentsatuta.
Parte hartzeko, telefono mugikorra eraman eta ikasteko gogoa besterik ez da behar.
Udalak aukera hori aprobetxatzera animatu nahi ditu herritarrak, online tramitei beldurra galtzeko eta Administrazioarekin etxetik harremanetan jartzea zein erraza izan daitekeen jakiteko.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
