Zarauzko Udalak adineko pertsonentzako babespeko apartamentuak arautzeko erregelamendua berrituko du. Prozesu honen baitan, herritarrek aukera izango dute aldaketei buruzko informazioa jaso eta ekarpenak egiteko.
Ekarpenak egiteko epea abenduaren 30a bitartean zabalik izango da, Udal-webguneko ‘Parte Hartu’ atalean.