Eduki publikatzailea

Atzealdea Adinekoak

Adinekoak

Kontaktua

Helbidea:
Zigordia kalea, 33
20800 Zarautz

Telefonoa:
943 00 51 11 / 943 00 51 27

E-maila:
ongizatea@zarautz.eus

Informazioa

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko Gizarte Zerbitzuetan:

  • Adineko pertsonen beharrak aztertzen eta baloratzen dira
  • Gizarte baliabideen berri ematen da eta orientabideak eskaintzen dira.
  • Prestazio eta gizarte baliabideak kudeatzen dira.
  • Arlo komunitarioko eta prebentziorako baliabideak kudeatzen dira.

 

FAMILIA GIROAN MOLDATZEKO BALIABIDEAK

Etxez etxeko laguntza:

Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonei eta beraien senideei zuzendutako zerbitzua da. Etxean bertan laguntza eskaintzen da eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen jarraitzea ahalbideratzen du.

Eguneko zentroa:

Maria Etxetxiki eguneko zentroan menpekoak diren adineko pertsonei eguneko arreta integrala eskaintzen zaie. Zentroan adineko pertsonen autonomia mantentzeko eta kalitatea hobetzeko ekintzak burutzen dira. Helburu nagusia adineko bakoitza bere familian mantentzea da. Bertan dauden zerbitzuak: Jantokia, mediku-ikuskapena, podologia, ile apainketa, garraio zerbitzua, arreta, zaintza eta garbiketa.

Tele asistentzia:

Bakarrik bizi diren pertsonei eta euren senideei segurtasuna eta berehalako laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da. Tresna berezia da, larrialdi edo egoera irregular batean dei bat egiteko aukera ematen duena. Tresna honek sakagailu bat dauka. Egindako deia SOS-DEIAK zerbitzuak hartzen du. Horrela, eskaera jasotzen duenean, arazoa konpon dezakeen pertsona edo zerbitzuarekin harremanetan jartzen da (familia, medikua, anbulantzia...).

Sendian programa:

Mendeko pertsonak zaintzen dituzten senideentzako laguntzak dira: laguntza psikologikoa, talde laguntza, egoitzetan egonaldi laburrak eta aste-bukaeretako eguneko zentroa.

Aldi baterako egonaldiak:

Zerbitzu honen bidez etxean mendekotasun egoeran bizi diren adineko pertsonak aldi baterako egoitza zentro batean sartzen dira zaintzan dauden familiei atseden-aldia eskainiz.

Laguntza teknikoak:

Etxean eta ingurunean irisgarritasuna, mugikortasuna eta zaintza bermatzeko gailuak osatzen duten laguntzak dira (ohe artikulatuak, dutxarako aulkiak, aulkiak, ibilgailuen egokitzeak e.a.) Helburua bizi-kalitate hobetzea da eta eguneroko gauzak egiteko autonomia erraztea.

 

OSTATU ALTERNATIBOAK

Adinekoen egoitza:

Mendekoak diren adineko pertsonei arreta osoa eta bizileku iraunkorra eskaintzen zaie.

Babespeko apartamenduak:

Eguneroko bizitzarako premia larriak ez dituzte baina ohiko etxebizitzan bizitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonentzat zerbitzua da. Ostatua, mantenua eta arreta eskaintzen da.

 

ZAHARTZE AKTIBOA SUSTATZEKO EKIMENAK: AISIALDI ETA OSASUN EKINTZAK

Adineko pertsonen elkarteak:

Udaberri jubilatu elkartea
udaberrizarautz@gmail.com
943 13 33 02
Zigordia kalea 20

Iñurritza jubilatu elkartea
943 13 30 17
Mª Etxetxiki kalea 12

Bi elkarteetan urtean zehar ikastaroak eta hainbat ekintza antolatzen dira. Informazio gehiago zuzenean elkarteetan.

Adinekoen mahaia

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010