Eduki publikatzailea
Atzealdea

adierazpen instituzionala

Twitter

UDAL TALDEEK ADOSTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/03

Adierazpen instituzional honen bitartez, Zarauzko Udalak bere gaitzespen irmoa azaltzen du gure herriko komunikabide batean salatutako eraso matxistaren aurrean, eta, aldi berean, emakume erasotuari bere babes osoa adierazten dio.

Zarauzko Udalak emakumeen kontrako indarkeria matxista behin betiko bukatzeko duen konpromiso sendoa berresten du, eta publikoki eta gogor salatzen du. Ezin dugu onartu, inondik inora ere, gure herrian horrelako erasoak gertatzea.

Era berean, Zarauzko Udalak eraso matxista bat gertatzen denerako indarrean daukan protokoloaren arabera, erasotutako emakumearen eskura jartzen ditu baliabide psikologiko, juridiko eta ekonomikoak (halakorik behar izanez gero).

Emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria gizartearen indarkeria estrukturala da. Horren aurrean, Zarauzko Udalak ozen adierazten du pertsona guztiok eskubide berdinak dauzkagula, eta hori bermatzeko konpromisoa hartzen du. Horrexegatik, errespetu eta tratu oneko elkarbizitza sustatzeko eta emakumeen kontrako edozein indarkeria ekiditeko lan egiten du.

Adierazpen honen bitartez, Zarauzko Udalak bat egiten du deitutako elkarretaratzearekin, eta, bide batez, dei egiten die herritar guztiei parte hartzera, eraso hau salatzeko eta erasotutako emakumeari gure elkartasuna adierazteko.

 

EAJ-PNV  PSE-EE   EH Bildu   Podemos/Equo/Berdeak


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010