Eduki publikatzailea

Atzealdea Adarretatik 2025

Twitter

URRIAREN 3TIK 5ERA OSPATUKO DA ADARRETATIK JAIALDIAREN 8. EDIZIOA

2025/09/18

Beste urte batez, Adarretatik jaialdiak musikaz beteko ditu Zarauzko kaleak. Aurtengoa 8. edizioa izango da eta urriaren 3tik 5era ospatuko da.

Aurten ere, jaialdiak bere esentzia mantentzen du: kalitatezko, doako eta aniztasunez beteriko musika eskaintzea, herriko espazio irekietan, adin, genero eta publiko guztiei zuzendua.

Zarauzko Udala, urtero bezala, jaialdiaren bidelagun izango du, 26.000 euroko dirulaguntza emanez eta kontzertuen azpiegituran laguntza emanez.

Guztira 9 kontzertu izango dira Musika plazan, Munoa plazan eta herriko kaleetan zehar:

Urriak 3, ostirala ->

  • Telmo Trenor DJ
  • Alguillo & Alkimistak
  • Olana Liss

Urriak 4, larunbata ->

  • Mogumbo Brass Band
  • Javier Sun
  • Micjy & The Buzz
  • Rambalaya

Urriak 5, igandea ->

  • Ana Minguez eta Donosti Lindy Hop-eko lagunak
  • Nuria Culla

​​​​​​​


​​​​​​​​​
​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010