Eduki publikatzailea
Atzealdea

Abendaño Parte Hartze Prozesua

Twitter

UDALAK ABENDAÑO INDUSTRIALDEKO PLAN PARTZIALAREN ORDENANTZEN ALDAKETARAKO PARTE-HARTZE PROZESUA MARTXAN JARRI DU

2022/05/04

Errotaberri Industrialdearentzat finkatutako baldintza eta aukera berak ezartzeko helburuarekin, Udalak Abendaño Industrialdeko plan partzialaren ordenantzen aldaketa sustatu du. Aldaketa honekin, Abendañoko plan partzialean ageri diren erabilera alternatiboak, bateragarriak eta onargarriak arautzen dituzten ordenantzak aldatzea da.

Honetarako, lehenik eta behin, parte-hartze prozesu bat jarri du martxan Hirigintza departamentuak. Prozesu honetan, interesa duen herritar orok ordenantzen aldaketari bere ekarpenak egiteko aukera izango du. Ekarpenak, hirigintza@zarautz.eus helbide elektronikora bideratu beharko dira maiatzaren 24a baino lehen.

Prozesuaren inguruko informazioa webguneko “PARTE HARTU” atalean aurki daiteke.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010