Eduki publikatzailea
Atzealdea

Abendaño 7

Twitter

ABENDAÑO 7-KO PABILOIA EGOKITZEKO LANAK AMAITU DIRA

2021/12/27

Duela gutxi, amaitutzat eman dira Abendaño 7ko udal-jabetzako pabiloia egokitzeko lanak. Pabilioi horretan, udalerriko zenbait elkarteen biltegiak birkokatuko dira.

Eraberritze-lanak Joseba Zubillaga Sestorainek egin ditu, 154.915 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), obren iraupena 4 hilabetekoa izan da, eta pabilioia prest dago jada Zarauzko elkarteen materiala jasotzeko, hala nola Oteiza Lizeo Politeknikoko ikasleak, pabiloi horretan egiten baitituzte euren praktikak.

Lehenik eta behin, estalkia konpontzeko eta iragazgaizteko lanak egin ziren, eta jarraian, pabiloiaren barnealdearen zatiketa egin da, Zarauzko talde eta elkarteentzako biltegiratze-espazioak birkokatzeko. 10 lokal independente gaitu dira, elkarte horiek erabili ahal izateko.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Ondare zinegotziak adierazi duenez, “Alde batetik, Oteiza Lizeo Politeknikoko irakasle eta ikasleentzako euren formakuntzarako baldintza hobetzea lortuko dugu, eta bestetik, udal espazioen aprobetxamendu handiagoa bilatu da, orain arte herrian zehar beste lokal batzuk erabiltzen zituzten hainbat talde hemen birkokatuko ditugulako”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010