Eduki publikatzailea

Atzealdea Abandonaturiko bizikletak

Twitter

EGOERA TXARREAN ETA ABANDONATURIK DAUDEN BIZIKLETAK KENTZEN HASI DA UDALA

2021/04/13

Duela bi hilabete Zarauzko Udalak egoera txarrean bide publikoan aparkatuta dauden bizikletak kentzeko kanpaina jarri zuen martxan. Egitasmo honen bitartez, leku gehiago lortu nahi da Zarauzko espazio publikoan eta txirrindak aparkatzeko tokietan.

Kanpaina honen hasieratik, udaltzainak aparkatuta dauden eta abandonu zantzua duten bizikleta guztiei pegatina gorriak jarri dizkiete. Epe hau igaro ondoren, bizikleta hori kendu edota konpondu ez bada, bertatik kenduko da. Honez gain, egitasmoa martxan jarri zenetik, egoera txarrean edota hautsirik zeuden bizikleta asko ere kendu dira jada aparkalekuetatik. Bestalde, udal biltegian erreklamatu zai gutxienez bi urte zeramaten 160 bizikleta txatartegira eraman dira.

Gaur beteko da bi hilabeteko epea lehen bizikletei pegatina gorria jartzen hasi zenetik eta oraindik bertan daudenak kentzeko prozesua abiatuko da. Guztira, 450 pegatina inguru jarri ziren abandono zantzua zuten bizikletetan.

Honela, lehenengo aste honetan, Alde Zaharrean aparkaturik dauden bizikletak kenduko dira eta, bost asteetan zehar, Zarautz guztira zabalduko da bilketa. Behin bizikleta guztiak jasotzen direnean txatartegira eramango dira.

“Ekintza honekin gure herrian bizikletak aparkatzeko espazio gehiago izango dugu, gure kaleen itxura hobetzearekin batera. Ez da akzio puntual bat izango eta ildo honetan lanean jarraituko dugu” adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Gaur egun, inguruko herri eta hiri askorentzat erreferentzia gara gure inguruko bizikletaren erabileragatik, baina aurrera pausu bat eman behar dugu, etorkizunean arlo honen gestioan ere eredu bezala ikus gaitzaten”.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010