Eduki publikatzailea

Atzealdea A29 hauteskundeen informazioa

Twitter

AZAROAREN 29KO DIPUTATUEN KONGRESUKO ETA SENATUKO HAUSTENKUNDEEN INGURUKO INFORMAZIOA

2026/10/28

Datorren azaroaren 29an Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeak ospatuko dira. Hori dela eta, datorren astelehenean, azaroaren 2an, jardunaldi horretarako hauteskunde mahaien zozketa gauzatuko da, 9:15ean udaletxeko Pleno Aretoan. Aurreko aldietan bezala, Estatistikako Institutu Nazionalaren programa informatiko baten bitartez, Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean ausazko zozketa egingo da eta hautesleku bakoitzeko mahaiak osatuko diren pertsonak aukeratuko dira.

Zozketaren ondoren, mahaietako kide izatea egokitu zaizun ala ez kontsultatzeko aukera izango da Udalaren webgunean eskuragarri egongo den esteka baten bitartez. Kontsulta egin ahal izateko, bakoitzaren NAN zenbakia sartu beharko da.

Pertsona bakoitzari egokituriko hauteslekuaren edota hautesle-erroldaren kontsulta honela egin daiteke:

-    Aurrez-aurre HAZ bulegoetan (NAN, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).

-    On-line* Espainiako Estatistika Institutuaren sede elektronikoan. *Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NAN-e, Izenpe, FNMT, etab. Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra.

Posta bidezko botoa

Azaroaren 29an ospatuko diren Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago. Honela, metodologia honen bitartez bozkatu ahal izateko eskaera egiteko azken eguna azaroaren 19a izango da. Aldiz, botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko epea azaroaren 25ean amaituko da.

Posta bidezko botoaren inguruko informazio gehigarria webgune honetan eskuratu dezakezu: https://www.correos.es/es/es/particulares/para-el-ciudadano/voto-por-correo. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010