Eduki publikatzailea
Atzealdea A25 hezkidetza foroa
ZARAUZKO IKASTETXEEK EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN GAI LANDU DUTE HEZKIDETZA FOROAREN BAITAN
2024/11/26
Hezkidetza Foroan, urtero bezala, Zarauzko ikastetxe guztietako ikasleak lanean egon dira 25N egunean Emakumeen kontrako Indarkeria Matxista salatzeko eta ikastetxe barruan gaia lantzeko, Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuarekin eta Berritzegunearekin koordinatuta. Ekimenak, bailarako beste herrietan ere gauzatu dira, hala nola, Zumaian eta Orion.
“Aurreko urteetan bezala, Zarauzko Udalean eta herriko ikastetxe guztietan pankarta berbera jarri da: Indarkeriarik gabe, aske!”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak. “Aske bizi nahi dugu ikasgeletan, komunetan, patioan, korridoreetan, irakasle geletan… bai Zarautzen, eta baita beste edozein txokotan ere. Baina oraindik, matxismoa errotuta dago gure jarrera eta bizitzeko moduetan, eta gure espazioak horren isla ere badira”.
Zarauzko Hezkidetza Forotik, egun hori baliatu nahi izan da indarkeriaren gaia landu, salatu eta kontzientzia garatzeko. Horretarako, ikastetxe bakoitzean, egunean zehar, hainbat ekintza egin dira honen baitan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010