Eduki publikatzailea

Atzealdea 45 Lizardi Saria

Twitter

MARTXAN DA LIZARDI LITERATURA SARIAREN 45. EDIZIOA

2026/04/09

Martxan da, dagoeneko, Lizardi Literatura Sariaren 45. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak 2026ko uztailaren 10a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere.

Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu.

Iazko edizioa irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanek sariketak urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez zutelako. Hori dela eta, ez da aurten ohiko sari-banaketa ekitaldirik egingo.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010