Eduki publikatzailea
Atzealdea 43. Lizardi Sariaren garailea
ALAINE AGIRRE GARMENDIAK IRABAZI DU 43. LIZARDI SARIA
2024/09/27
Alaine Agirre Garmendia bermeotarrak irabazi du Lizardi Sariaren 43. edizioa “Euri eta ateri” lanarekin. Honela, idazle bizkaitarrak bigarrenez lortu du literatura sari honetan gailentzea, 33. edizioa irabazi ondoren “Hau ez da zoo bat” lanarekin.
Agirrek 2013an argitaratu zuen bere lehen lana haur eta gazte literaturan eta, ordutik, hainbat sari jaso ditu, hala nola, Lizardi Saria 2015an (Hau ez da zoo bat), Zilarrezko Euskadi Saria 2015ean (X hil da), Lazarillo Saria 2016an (Martin) eta Joseba Jaka Saria 2017an.
Yolanda Arrieta eta Nerea Loiola idazleak eta Amaia Serrano EHUko irakasleak osaturiko epaimahaiak honela azaldu du harturiko epaia: “Euri eta ateri narrazioak lehen esalditik harrapatzen du irakurlea. Egoerak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona agertzen du, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe.
Hizkuntza maila paregabea erakusten du testuak, literatura darie bertako onomatopeia, hitz joko zein egoera surrealistei. Erritmo bizia du kontakizunak, eta narratzaileak aise darama irakurlea bizipen batetik bestera, saltoka eta itzulipurdika, etenik gabeko jolasean. Idazleak darabilen estiloak arindu egiten du pertsonaiak bizi duen zama, eta arnasa horrek testua hasieratik amaieraraino irribarrez irakurtzera bultzatzen du.
Haurrentzako kontakizuna izanagatik, hainbat geruza erakusten ditu, eta horregatik esan dezakegu Euri eta ateri lanak agerian jartzen dituela Haur Literaturari dagozkion duintasuna eta maila gorena”.
Irabazleak 5.500 euro jasoko ditu eta idazleak liburua ilustratzeko aukeratutako ilustratzailearen lana 1.000 eurorekin lagunduko du Zarauzko Udalak. Irabazlearen lana 2025eko apirilaren 2an aurkeztuko da Zarautzen, sari ematearen ekitaldian.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010