Eduki publikatzailea
Atzealdea 42.Lizardi Saria
42.LIZARDI SARIA EMAN GABE UZTEA EBATZI DU EPAIMAHAIAK


2023/09/29
Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Sariaren 42.edizioa irabazlerik gabe gelditu da aurten. Zazpi lan aurkeztu diren arren, epaimahaiak saria eman gabe uztea ebatzi du, “aurkeztutako lanek sariketa honek urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez dutelako”.
Epaimahaia osatzen duten Alex Gurrutxagak, Castillo Suarezek eta Nerea Loiolak erabakiaren nondik norakoak azaldu dituzte, ohar honetan:
“Lizardi Sariaren epaimahaiak (Castillo Suarez, Nerea Loiola eta Alex Gurrutxaga), edizio honetan aurkeztu diren lan guztiak irakurri eta aztertuta, erabaki du saria eman gabe uztea.
42. deialdi hau gazte literaturari zegokion. Guztira zazpi idazlan aurkeztu dira, eta, epaimahaiaren ustez, ez dago horien artean saritzeko moduko literatur maila erakusten duenik.
Lizardi Sariak lan bikainak saritzea du helburutzat. Atzera begira jarriz gero, nabarmena da egun puntakotzat ditugun hainbat idazleren lanek irabazi dutela sari hau 80ko hamarkadatik. Are gehiago, berriki Espainiako Sari Nazionala eskuratu duen Patxi Zubizarretaren Zerria lanak ere Lizardi Saria irabazi zuen orain bi urte.
Ildo horri eutsiz, epaimahaiak uste du sariak kalitate literario handiko lanak bakarrik saritu behar dituela, balio estetiko altua dutenak, eta literatur pieza aberatsak izango direnak haur eta gazteentzat.
Hala bada, aurtengoan saria eman gabe geratu arren, epaimahaiak espero du datozen urteetan haurrentzako eta gazteentzako lan ederrak aurkeztea euskal idazle eta sortzaileek”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010