Eduki publikatzailea
Atzealdea 42 Basarri Bertsopaper Saria
MARTXAN DA BASARRI BERTSOPAPER LEHIAKETAREN 42. EDIZIOA


2026/04/29
Basarri Bertsopaper sariak edizio berri bat ospatuko du aurten, aurreko edizioen xedeari jarraikiz, euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta era berean, euskal sormenean eragitea izango ditu helburu. Idatzitako bertso sortak aurkezteko izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta lan guztiak kultura@zarautz.eus helbide elektronikora bidal daitezke. Lanak bidaltzeko azken eguna 2026ko ekainaren 19a izango da.
Sariketara gehienez bi lan bidal ditzake sortzaile bakoitzak eta gai librean ariko dira. Lanak originalak, argitaratu gabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izango dira. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu eta izenburuaren ondoan bertso sorta bakoitzaren doinua zehaztuko da.
Edonork parte har dezake lehiaketan eta sari bakarra egongo da, 1.800 eurokoa. Aurtengoan, Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak osatuko dute epaimahaia, eta irabazlearen izena uztailaren lehen astean jakinaraziko da. Sari-ematea, aldiz, uztaileko Bertso Astearen baitan egingo da.
1985az geroztik ospatzen da Basarri Saria eta estilo eta adin desberdineko bertsolariek parte hartu eta irabazi dute urteotan. Azken bi urteotan Aitor Bizkarra eta Maddalen Arzallus izan dira irabazleak.
Xehetasun guztiak deialdiaren oinarrietan aurki daitezke, Zarauzko Udaleko web orrian (www.zarautz.eus).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

