Eduki publikatzailea

Atzealdea 41 Basarri besrtsopaper saria irabazlea

Twitter

MADDALEN ARZALLUS ANTIAK IRABAZI DU 41. BASARRI BERTSOPAPER SARIA

2025/07/03

Maddalen Arzallus bertsolari hendaiarraren bertso sorta izan da 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du “Santa Mañako alaba zinan” bertso sorta saritzea.

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Arzallusen lana: “garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat era naturalean aurkeztu du. Garai hura entzun, ikusi, ukitu eta usaindu egin daiteke bertso hauek kantatzean. Eta horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat”.

Aurtengo edizioan, guztira, 15 lan jaso dira, askotariko gaiak jorratu dituztenak. Bestalde, azpimarratzekoa da 41 edizio hauetan, saria jasoko duen hirugarren emakumezkoa izango dela Arzallus. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, eta Alaitz Sarasolak, aldiz, 2014an.

Txapela Bertso Astean

Uztailaren 10etik 12ra bitartean egingo den Bertso Astean jasoko du txapela Maddalen Arzallusek, zehazki, uztailaren 11n, Bertso Desapiyuaren aurretik, 22:00etan. Txapelarekin batera, 1.800 euroko saria jasoko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010