Eduki publikatzailea
Atzealdea 40 Lizardi Sariaren garailea
PATXI ZUBIZARRETA DA 40. LIZARDI SARIAREN GARAILEA “ZERRIA” LANAREKIN


2021/09/27
Argazkia: Luis Magán
Patxi Zubizarreta Dorronsoro ordiziarrak irabazi du Zarauzko Udalak antolaturiko Lizardi Sariaren 40. edizioa. Sariaren epaimahaiak (Castillo Suarez, Kati Olaizola eta Alex Gurrutxaga) idazle gipuzkoarraren Zerriak narrazioa aukeratu du garailetzat aurtengo edizioan parte hartu duten lanen artean.
Ibilbide luzea dauka Zubizarretak haur eta gazte literaturan eta ez da lehen aldia Lizardi Sariaren garaile bilakatu dela, 1991ean jada saritua izan baitzen Matias Ploff-en erabakiak lanarekin.
“Orain dela 20 urte Lizardi Saria bideratu zidan Matias Ploffen erabakiak ipuinean bezala, abentura gogo berberarekin abiatu nintzen eta poztasun handia hartu dut berriro ere epaimahaiak lan hau inuksuit (Patxi Zubizarretak bere narrazioan erabiltzen duen kontzeptua mugarria adierazteko) eta mugarri izendatu duelako, hain zuzen ere Lizardi Sariak 40 urte betetzen dituen data seinalatu honetan” adierazi du Patxi Zubirraretak
Sarituak 5.500 euroko saria jasoko du Zarauzko Udalaren partetik, eta beste 1.000 euro ere bideratuko dira, garailearen lana argitaratzerako garaian, liburuaren ilustratzaileari laguntzeko.
Epaimahaiaren hitzetan:
“Estilistikoki, testu dotorea da Zerria: kapitulu biribilak eta ederki josiak, irudi indartsuak, deskribapen interesgarriak… Eta, hori guztia, idazkera jori bezain gustagarrian emana.
Literatur maila azpimarragarria eskaintzeaz gain, testuak aukera ematen du askotariko gaiak jorratzeko, interes handia izan dezaketenak 16 urtetik gorako gazteekin lantzeko: glaziarren ikerketa, gorpuen kontserbazioa, Junes Cazenave-Harigileren obra, Kanadako Nenana Ice Classic delakoa, eta abar luzea”.
Lizardi Sariaren 40. edizioaren sari banaketa datorren apirilaren 2an egingo da, Haur eta Gazte Liburuen Nazioarteko egunarekin bat eginez antolatuko den ekitaldian.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
