Eduki publikatzailea
Atzealdea San Pelaio 2024 aurkezpena
HEMEN DIRA SANPELAIOAK!


2024/06/20
Gainean ditugu San Pelaio jaiak eta Zarauzko Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanenean osaturiko egitarauaren aurkezpena egin du. Aurten, asteartetik ostegunera, ekainaren 25etik 27ra, luzatuko den egitarau zabal eta orotarikoa izango dugu.
Xabier Txurruka alkateak gaurko aurkezpenean adierazi duen moduan, “hainbeste maite ditugun festa herrikoi eta kuttunak iristeko zain gaude zarauztarrok. Lagunekin elkartzeko eta Iñurritzako kalejirekin eta erromeriekin gozatzeko, edo kioskoari bueltak ematen hasteko irrikan gaude asko eta asko”.
Aurtengo egitarauan ez da faltako festara batzeko aukerarik. “Sanpelaio hauetan, denetarik eta denentzat prestaturiko egitaraua izango dugu. Dantza, haurrentzako jokoak, kirola, erraldoi eta buruhandiak, haur eta helduen tanborradak... eta dena musikaz eta festa giro jatorraz lagunduta!”, aurreratu du Leire Arana (EAJ-PNV) Jai eta Ekitaldien zinegotziak.
Aurtengo bandera-igoeraren gauerdiko ekitaldiak, Zarauzko kale-garbiketa zerbitzuko langileak izango ditu protagonista, eta gauerdiko txupinazoa botatzeko arduradunak izango dira. “Inoiz ez dira jai-egitarauetan agertzen, baina beti egoten dira hor, lanean, gure herriko kale eta plazak egunero txukun eta garbi egon daitezen, eta, batez ere, herrian ospatzen diren festetako gau luzeen biharamunean”, azaldu du Txurrukak.
Aurten, gainera, ‘Pelaio, Pelaio’ ereserkiaren mendeurrena ere bada. Data aipagarri hau ospatzeko, bandera igoeraren garaian, Zarauzko abesbatzetako ordezkariak plazako oholtzara igoko dira eta Iosu Isastik, Zarauzko Musika Bandako zuzendariak, egindako arreglo berezia duen San Pelaio eguneko ereserkia abestuko dute, plazara bertaratutako zarauztar guztiekin.
Haurren eta helduen tanborradak, zuzenean Udalaren web orrian
Badira urte batzuk jada helduen tanborrada zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera ematen duela Zarauzko Udalaren webguneak. Aurten, joan den urtean bezala, helduen tanborradaz gain, haurrena ere zuzenean jarraitu ahal izango da www.zarautz.eus orrialdean.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010